Sonia Ingunza ARGAZKIA: ukberri.net

Sonia Ingunza Areatzako baserritarrarekin batera sortu genuen Egizuren kontsumo-taldea 2010ean, euskara hutsez funtzionatuko zuen taldea falta zelako herrian, eta ordutik gabiltza elikadura burujabetza sustatzen. Parte hartzeko asmorik baduzu, ondoko irakurgaiak: Nekasare ekimena, Funtzionamendurako gakoak eta Produktuak eta prezioak, patxadaz azertu, eta zalantzarik baduzu, idatzi edo deituiguzu (egizugetxo@gmail.com/644277155).

POSTA ZERRENDA

Kontsumo-taldearen posta zerrendan parte harte nahi baduzu harpidetu beheko koadroan, eta kontsumo-taldea@googlegroups.com helbidera bidaltzen diren mezuak taldeko guztiok jasoko ditugu.

Ongi etorri!

Google Groups
Harpidetu kontsumo-taldearen posta-zerrendara
Zure e-posta:
Bisitatu posta-zerrendaren gunea

Kontsumo-taldean kontsumitzaileok zuzenean erosten dizkiegu baserritarrei euren produktu ekologikoak, bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan. Ekimen hau EHNE sindikatuaren NEKASARE proiektuaren barruan txertatzen da.

NEKASARE EKIMENA ZER DEN

NEKASARE proiektuak bi helburu ditu. Alde batetik, SAREA josi nahi du ekoizle eta kontsumitzaileen artean, euren arteko harreman (salerosketa) zuzena sustatuz, bitartekaririk gabe, eta arrazoizko prezioan; bestetik, produkzio eta kontsumo ekologikoa eta osasuntsua bultzatu nahi du.

Era horretan, eta baserritarrarekin egindako hitzarmenari esker, kontsumitzaileak truke harreman horren parte dira, eta produktuen ekoizpen-prozesua bermatzen dute. Parte-hartze hori da gure bermerik onena, eta esan behar dugu ez gatozela bat gaur egun hain modan dauden zigilu ekologikoekin. Zigilu ekologiko horiek errentagarritasun-eskari zehatz batzuei erantzuten diete soilik eta kontuan hartzen diren baldintzak teknikoak baino ez dira. Ez dira
baloratzen AGROEKOLOGIA kontzeptuaren barruan sartzen diren baldintza sozialak eta ingurunekoak –ekoizpen-sistema, besteak beste–.

Nekazaritza tradizionaletik datozen baserritarrei ere ateak zabaldu nahi dizkiegu, malgutasunez epeak eman nahi dizkiegu sistema ekologikora hurbildu eta ohitu daitezen. Badakigu hasiera batean zaila eta garestia izaten dela aldatzea, eta zailena izaten dela perspektiba eta mentalitatea aldatzea.

NEKASAREk nahi du baserritarren lana duina izatea, benetako irtenbidea eman nahi die, horretatik bizi ahal izateko eta, aldi berean, kontsumitzaileari kalitatezko produktuak eskaini.

NEKASAREn:
1.- Proiektuaren ardura eta oinarria partekatua da: baserritarra eta kontsumitzailea.
2.- Geure produktuak kontsumitu nahi ditugu. Euskal Herriko elikadura-subiranotasuna aldarrikatzen dugu eta baserria defendatzen dugu. Baserria da nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren eredurik onena.
3.- Agroekologian oinarritutako ekoizpen-eredua aplikatzen dugu: modu gero eta naturalagoan ekoitzi agroindustriaren teknikak erabili barik, ingurunea zaindu, emakume baserritarren lana baloratu, eta langile guztien lan-baldintza duinak bermatu.
4.- Kontsumitzaile arduratsuak gara. Jaten duguna nork eta nola ekoizten duen ezagutzen ez badugu, ez dakigu zer jaten ari garen. Prozesuan parte hartu nahi dugu: Arautegi Teknikoa ezagutuz eta ulertuz, baserriak ezagutuz, eta gure produktuen zertifikazioan parte hartuz.

Produktu ekologikoak hilero zuen etxeko mahaian izan nahi badituzue, hauxe da gure proposamena funtzionatzeko.

Produktu ekologikoen kontsumo-taldea

Produktu ekologikoen kontsumo-taldea

FUNTZIONAMENDURAKO GAKOAK

1.- Euskaraz. Taldeak euskaraz funtzionatuko du, hizkuntzaren ekologia tik hasita. Gure bilerak, eskaerak eta komunikazioak euskaraz izango dira. Euskara-“mailak” ez gaitu kezkatzen, egin nahi izatea da kontua (hau batez ere euskalduntze-bidean daudenak lasaitzeko).
2.- Hasieran 3 hilabeteko konpromisoa. Konpromisoa eskatuko dugu parte hartzeko. Hasteko, gutxienez, hiru hilabetez egon behar duzu taldean, eta egiten diren produktu-eskaerak hiru hilabetetik behin aldatu ahal izango dira, ez arinago.
3.- Diru-sarrera. Hilaren lehenengo 5 egunetan, Sonia gure baserritarraren kontu-korrontean (BBK 2095 0075 00 9109924025), diru-sarrera egin behar dugu.
Diru-sarrera = aukeratutako produktu-eskaria + hileroko gastu finkoa.
Sonia Ingunza: asterriabio@hotmail.es / 629 990 142

Zer da gastu-finko hori? Produktuen prezioak kostuan oinarritzen direnez, prestaketa eta banaketarekin lotutako gastuak aparte dira: gasolina, furgoneta, hainbat ekoizleren produktuak jaso eta saskietan sailkatu beharra (norberaren eskaeraren arabera) eta Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea 1), Bizarra Lepoanek daukan bulegoan banaketa hilaren 1. eta 3. eguenetan izango da, 19:30ean.

Honela kalkulatu behar da hileroko gastu finkoa:
Barazkiak bakarrik: 10,00 € hilean
Barazkiak eta bestelako produktuak: 15,00 € hilean

Oharra: taldekideek Bizarra Lepoan euskara-elkartearen bazkidetza egin beharko dute (behin probaldia amaituta), edo Egizu elkarteko talderen batean parte hartu: berbalaguna, dantza, sOrtuak, yoga, egur-taila, uribe Kostako irakurzaleen txokoa…

4.- Banaketa hilean birritan. Sonia baserritarra hilaren 1. eta 3. asteetan etorriko da Algortara 19:30ean Aldai Patronatura (kide guztiok bulegoko giltza izango dugu).

1. eta 3. astean barazkiak, esnekiak, ogia eta arrautzak banatzen dira.
3. astean odolosteak, mermelada, gaztak…
3 hilabetetik behin txahala-okela.

5.- 5. astean. Hilak bost aste baditu, aste horretan ez da saskirik banatuko.
6.- Oporrak. Oporretan ere eskaerak jaso behar dira.
7.- Saskia jaso. Norberak saskia jaso ezin badu, taldeari jakinarazi behar dio eta berdin kobratuko zaio.

PRODUKTUAK & PREZIOAK

Barazki-saski handia 15.00 €
Barazki-saski txikia 11.25 €
Oilaskoa 14.80 €
Ardi gazta 1/2 11.00 €
Behi gazta 16.65 €
Behi gazta 1/2 8.33 €
Sagar dultzea 3.00 €
Marmelada 3.00 €
Espeltazko ogia 3.50 €
Zekalezko Ogia 2.40 €
Ogi zuria 1.30 €
Arrautzak (dozena) 3.80 €

Esne pasteurizatua, litro 1 1.00 €
Jogur naturala, 250 ml 1.10 €
Jogur naturala, 450 ml 1.85 €
Jogur naturala, 720 ml 2.85 €
Gazta freskoa, 400g gutxienez 3.65 €
Gazta samurra 250 gutxienez 4.15 €
Gazta findua 250 gutxienez 4.15 €

Odolosteak, 1kg (4-5 ale) 8.00 €
Odolosteak, 1/2kg (2 ale) 4.00 €

Eztia 1kg (Mila lora) 10.00 €

Okela
Txahala 3 hiletik behin 60.00 €
Txahala 6 hiletik behin 60.00 €

Kudeaketarako hileroko gastuak
Barazkiak bakarrik 10.00 €
Barazkiak + produktuak 15.00 €