Astelehenero esperientziadun lagun talde bat biltzen gara egurra lantzeko Algortako Aldai Patronatuan. 2015ean hasi ginen eta 2019-20 ikasturtean ere tailerrean lanean aritu nahi dugulako izen ematea zabaldu dugu!

Aditua zein hasiberria bazara lekua izango duzu gure taldean. Egurra lantzeko materiala, eta lehenengo egur zatia, elkarteak jarriko ditu. Urriaren 5a (astelehena) hasteko eguna dugu.

NON: Aldai patronatua (Itxasgane). Karitate kalea 1, behea, Algorta
NOIZ: astelehenak, 17:30-20:30
*IKASTURTEA: 92€ / 82 € Berbalaguna edo Bizarra Lepoan Euskara elkarteko kidea bazara
IZENA EMAN: egizugetxo@gmail.com / 619 935 541

Ordainketa EGIZU elkartearen kontu korronte-zenbakian egin behar da , norberaren izen-abizenak adierazita. Laboral Kutxa ES20 3035 0067 66 0670062588.

*Irakaslea 8 egunetan/klaseetan (klase bakoitza 3 h koa) etorriko da gurera (azarotik-ekainera arte )

Gure argazkiak kuxkuxeatu!

2018-2019

Egur-taila tailerra 2018-2019

2015-2016

15-16 Egur -taila autoikaskuntza tailerra

2014-2015

2013-2014

2012-2013