Euskarafariak: euskaraz patxada ederrean aritzeko afariak (edo bazkariak) dira hauek, berbalagunontzat eta euskaraz bizi nahi dugunontzat.
Xedea: Euskaldunok elkar ezagutzeko eta elkartzeko, euskaldun zaharrak zein berriak izan, euskaraz berba egiteko, jateko, abesteko, gozatzeko.
Ideiak eta proposamenak: Proieku hau denon artean egingo dugu, ideiak eta peoposamenak botatzeko epea zabalik dago (otsailaren 26an gure lehen bilera izan genuen Aldai Patronatuan). Hemen behean duzue bilera horretako informazioa: non, zer eta noiz egin nahiko genituzkeen gauzak.
Non: txoko batean edo jantoki batean. Txokoetan merkeago eta erosoago. Jantokietan euskara bizirik dagoela erakusteko, herrian ikusgarritasuna izateko.
Noiz: Hilean behin edo bi hilean behin, edo…
Nortzuk: euskaldunak eta euskara ikasten ari garenak, baldintza bakarra euskaraz aritzeko gogoa.
Prezioa: 12€ – 15€ artean, trago luzea aparte.
Nola: Talde txiki batek menua aukeratu, erosketak egin eta prestatuko luke; kantutegiak eraman, txisteak eta pasadizoak kontatzeko prestatu. Jantoki batean bada, prezioa kontratatu, lekua, denbora, kantutegiena goian bezala.
Zenbat: 10 eta 30 lagun artean.
Euskarafariak ERAGILEEN BILERA
BILERA: 2015/02/26
ORDUA: 20:00
LEKUA: Aldai Patronatua
ZABALKUNDEA: Herriko beste elkarteetara joan eta gonbidapena luzatu.
BAZKARIAK/AFARIAK ZEHAZTEKO:
Bidebitarte txokoan eta herriko eta eskualdeko jatetxeren batean izango dira
LEHEN BAZKARIA
Hurrengo hitzordua apirilaren 18an, Bidebitarten.
Izena emateko 10€ko sarrera, Joserrari edo Roziori eskura, eta laboralkutxako zenbakian horrela nahiago dutenentzat
Apirilaren 13a astelehena, bilera petit komite bazkaria lotzeko
– kopurua 30 lagun gehienez
– 14:30 bazkaria