Bi proiektu ditugu martxan nekazaritza ekologikoa eta euskara uztartzen dituztenak:
kontsumo-taldea
Alde batetik, Bizarra Lepoanen kontsumo-taldean kontsumitzaileok zuzenean erosten dizkiegu baserritarrei euren produktu ekologikoak, bitartekaririk gabe eta baldintza duinetan. Ekimen hau EHNE sindikatuaren NEKASARE proiektuaren barruan txertatzen da.
sOrtuak
Eta bestetik, Getxon euskaraz bizitzeko beste esparru bat sortzen gabiltza. Ortu ekologiko batzuen inguruan euskaldunok euskaraz elkartzeko asmoa; nekazaritza, elikadura, harremanak eta hizkuntza uztartzeko asmoa.