Urritik abendura robotikari buruzko tailerra eskainiko da Getxon lehenengo aldiz. Tailer honetan Lego piezak erabiliz robotak diseinatu, muntatu eta programatu egingo dira. Tailerraren helburu nagusia ez da robotika ikastea baizik eta gazteek taldeka ondo pasatzea haiek proposatutako proiektua elkarrekin aurrera ateratzen.

Lego robota

Norentzat da tailerra? Getxon ikasten duten edo Getxon erroldatuta dauden 10-16 urte bitarteko neska-mutilentzat.

Zer egingo da tailer honetan?

Lego piezak erabiliz robotak muntatu eta programatu dira. Horretarako Lego Mindstorm NXT 2.0 software erabiliko da. Hemen klik eginda demo bat aurkituko duzu.

Gazteek bi begiraleren laguntza jasoko dute baina ez da programazio-klaserik emango. Lagun bakoitza (eta beti taldekiden laguntzarekin) programaren gora-beherak ezagutzen joango da froga-errorea izanik erabiliko den metodologia nagusia.

Egindako lana era digitalez diseinatu da ondoko programa erabiliz: LEGO DIGITAL DESIGNER.

Egindako lana tailerraren blogean argitaratuko da.

Zer material erabiliko dugu? Robot-kit bat eta ordenagailu bat erabiliko dugu.

Material hau beste 3 kiderekin konpartituko dute. Talde osoa 20 gaztez osatuta egongo da. Modu honetan 5 talde sortuko dira elkarrekin lanean aritzeko.

Zein da begiraleen lana?

Begiraleek gazteen lana erraztu behar dute taldea dinamizatzen edo irtenbideak proposatzen sortutako arazoak gainditu ahal izateko. Begiraleek bideratuko dute Ikasleek taldeka arazoei aurre egitea.

Zer esan nahi du talde-lanean aritzeak?

Ikasleek, materialaz gain, ideiak ere konpartitu behar dituztekomuneko proiektua aurrera eramateko.