Sukaldaritza-tailerrak antolatzen hasi gara Berbalagunok Getxoko etorkinen plataformako kideekin batera, Euskal Herriko eta munduko jakien bidez jendea elkartzeko; ohiturak eta solasaldiak konpartitu gura ditugu, elkar ezagutu mahaiaren bueltan. Pausu txikiak eta esperientzia aberasgarriak, hori da gure helburua.

Lehen tailerra 2014ko azaroan egin genuen. ordutik urtero bi egiten ditugu, hemen duzue kronika, hurrengo tailerra prestatzen lagundu nahi badiguzu, edota proposamenik baduzu gai honen inguruan, deitu (622 433 085 Ainhoa ) edo idatzi (egizugetxo@gmail.com) eta kontuan izango zaitugu.