Urriaren 13tik abenduaren 9ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa.

  • Euskarazko irakurzaletasuna eta literatuta ezagutaraztea eta sustatzea da egitasmoaren helburua.
  • Liburutegi publikoen erabilera bultzatzea, bertan euskarazko liburuen maileguetan eraginez.
  • Herritarren irakurzaletasunean euskararen presentzia indartzea.
  • Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa.
    Udal liburutegiak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira.
  • Urriaren 13an hasi eta abenduaren 9ra arte iraungo du.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

1-Irakurri: Herritarrak udal liburutegiko mailegu zerbitzuan euskarazko liburu bat aukeratu eta eramango du etxera, irakurtzeko.

2-Gozatu: Bizi dituzun gozamen eta emozioak norekin partekatuko zenituzke? Behin pertsona hori buruan duzula liburuan topatuko duzun fitxa bete.

3-Oparitu: Liburua liburutegira bueltatzerakoan parte hartze fitxa liburutegiko langileari entregatu 😉

*Gogoratu beharrezkoa izango dela parte hartze fitxa liburutegiko langileari helaraztea zozketan parte hartu ahal izateko

 Herri guztietako fitxak jasotzean 500 libururen zozketa egingo da.
 Tokatuz gero, oparitu nahi duzun liburua jasoko duzu etxean, mezua liburuan itsatsirik duela. ( Oparituko den liburua ez balego eskuragarri, antolakuntzak erabakiko luke zein liburu oparitu)

Emaiozu sorpresa bat pertsona berezi horri! 😉

 Gainera, parte-hartzaileen artean, e-book irakurgailu bat zozketatuko dute  Getxoko liburutegiek

PARTE HARTU, GOZATU ETA GOZARAZI!