Idaztea gustuko dugu eta horregatik aurten ere martxan jarriko dugu Uribe Kostako idazaleen txokoan.
Urrian elkartzen hasiko gara, hilabete erdiko asteazkenetan. Atea zabalik duzu gurera etortzeko;)
Garazi Basterretxea izango dugu bidelari, idazten hasteko bultzadatxo hori emanez.
Idazteko teknika eta ariketetatik abiatuta gure tailerra bi ataletan banatuko dugu:
- Tarte teorikoa izango dugu hasieran, estrategia narratiboak landuz.
- Tarte praktikoa ; adibideak aztertuko ditugu, idazleak konparatuko ditugu…
Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.
Urriaren 14ean emango diogu martxa berriro ere 😉 Animatu zeu ere!
Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira.
Beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta baieztapena jasotzea.
IdaZaleen Txokoa ikasturte berriari ekiteko prest! Eta zu?
Informazio gehiago: 619 935 541 (Garazi) / egizugetxo@gmail.com
Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta Irakurzaleen txokoko kideekin batera.