19 bat irakasle eta 3 bulegari getxoztarrak euskalduntzeko asmotan
Herriko eta inguruko herritarrentzat euskara ikasteko taldeak sortzen ditugu ordutegi zabal batean euskaltegian bertan aritzeko, baita ordenagailu bidez hizkuntzaren hainbat arlo landu ahal izateko. Euskaraz lan eta bizi egiten gara denok, eta lanean gaudela geure helburuetako bat hauxe izaten da: euskara ikasteko motibazioa elikatzea ahalik eta modurik eraginkorren eta dibertigarrienean, ikasleak hizkuntzaren jabe izan daitezen.
Santa Eugenia plaza (Romo Kultur Etxea – 4. solairua)
94 464 6502 / euskaltegi@getxo.eus