Argazkia: https://hiruka.eus/

Orain dela 30 urte baino gehiago egon ziren gau-eskoletatik gaurko euskaltegira urte asko, aldaketa asko baina, euskaldun asko ere igaro izan dira guretik. AEK-k Euskal Herri euskaldunaren alde lan egiten du, eta Lauaxeta euskaltegiak Getxo euskalduna nahi du, baina ez soilik mingainean, bihotzean baizik. Eta getxotarren bihotzetara heltzeko, bi urtean behin, KORRIKA erabiltzen dugu.

Gure euskaltegira hurbiltzen denak Euskal Herria maitatzen ikasten du, euskal kultura ezagutzen du, ohiturak  errespetatzen ikasten du, EUSKARA maitatzen eta bizitzen ikasten du.

Iparbide 6, 48991 Algorta
Telefonoa: 94 430 47 34/ 688 746 776
lauaxeta@aek.eus