Gure seme-alabeei etxeko lanetan lagundu nahi izaten diegu, baina batzuetan trabak izaten ditugu  asignatura batzuetako hiztegia euskaraz ezagutzen ez dugulako: matematikak, natur zientziak, fisika, kimika…

Ikastaro honen helburua ez da euskara irakastea, baizik eta guraso euskaldunei edo zertxobait dakizuenoi (euskaltegietako 5. Urratsa) trebakuntza ikastaro berezi bat eskaintzea, umeen etxeko lanak ulertzen eta egiten laguntzeko.

Bi talde antolatuko ditugu Udal euskaltegian, goizez 10:00-11:30 eta arratsaldez 18:00-19:30. Ikastaroak 50 orduko iraupena du, astearte eta ostegunetan, maiatzera arte.

SENDIn antolatzen ditugun ikastaro guztietan bezala, begirale zerbitzua izango dugu umeak zaintzeko arratsaldeko ikastaroan.

Matrikula: 60 €
Izena emateko epea: urtarrilaren 15era arte.
Informazio gehiago: 685 73 29 63 telefonoan edo sendigetxo@yahoo.com e-postan.

Gurasoak lagunduz ikastaroaren kartela