Neguko pizza tailerrean bezala, irristaketa ikastaroa ere klasiko bihurtzeko bidean da: aurtengo laugarrena eta bosgarrena antolatuta ere (beste hirurak otsailean izan ziren), seigarren bat egiteko beste lagun geratu zarete kanpoan. Baina lasai, Ander irakaslearekin tailer gehiago egingo ditugu datorren ikasturtean. Zer du tailer honek, bada, 50 ume eta 19 guraso animatu eta hala ere beste 37 kalean geratzeko? Ea udan zehar kaleetan ikusten zaituztegun, gurpilak bezala euskara mingainean mugitzen!
Irristaketa tailerrok, zuek ondo dakizuen bezala, entitate eta lagun hauei esker egin ahal izan ditugu: San Nikolas ikastola, eta bereziki Josu zuzendaria eta gurekin pazientzia handia duten harrerako langileak, Ander Ituarte irakaslea eta zuek denok patinatzaileok -umeak eta ez hain umeak- eta animatu ez zaretenak ere (hurrengoan bai!).
Leave A Comment