Irrien lagunak: Marikalanbre

Irrien lagunak: Marikalanbre

Sendiren azaroko jarduerak badatoz eta oraingoan gure asteburu pasaren berri ematera gatoz. Bizarra Lepoan euskara-elkarteko lagunekin batera antolatzen dugu irteera hau.

Azaroaren 9 eta 10ean Irrien Lagunen aterpetxera joango gara, Zerainera (duela urte eta erdi bezala, eta ze ondo pasa genuen orduan). Asteburu pasa honetara etorri ahal dira 5 eta 7 urte bitarteko umeak euren kabuz, Bapirukeko begiraleak egongo dira eurekin, eta baita familia euskaldunak ere, familien kasuan edozein adinetako umeekin.

Izena emateko epea: urriaren 29ra arte

Asteburu-pasa Irrien lagunekin

Asteburu-pasa Irrien lagunekin

Nola: Sendi familiak 685 732 963 Landerrekin emango dute izena; gainontzekoak bankuko abonarearekin eta Osakidetzako txartelaren fotokopiarekin bulegora etorri (Martikoena 16, 2.pisua 4. gela) eta izen-emate orria bete eta sinatu behar da (2 orri). EK: 3035 0108 06 1081032766

Prezioa: Bizarra Lepoaneko bazkideek: 50 € helduek / 40 € umeek; bestelako lagunek: 70 € helduek / 60 € umeek; Getxon gutxieneko errenta jasotzen dutenek 20 €.

Iaz ederto ibili ginen Zerainen, aurten leku berbera baina egitaraua ezberdina izango da, animatuko gara?