Kulturarteko Plaza Feministan bisita gidatua izango dugu, handik Hernaniko Iparragirre sagardotegira bazkaltzera joango gara. Bazkalostea musikariek girotuko dute eta elkarrekin kanta eta dantza egin ahal izango dugu. Lekuak mugatuak dira, beraz, eman izena ahalik eta lasterren! Getxoko eta Santutxuko berbalagun eta gurasolagunek lehentasuna izango dugu.

Kulturartekotasuna eta feminismoa sustatzeko Hernanin sortutako egitasmoari buruz kuxkuxeatu nahi baduzu, hemen duzu euren webgunea.

Egitaraua eta ordutegiak:

9:30 Telletxeko markesina (Algorta)
9:50 Circo Amateur del Club Deportivo Kalea, 30-24, (Santutxu)
11:30 Kulturarteko Plaza Feministan bisita
13:30 Iparragirre Sagardotegian bazkaria
20:00 bueltako busa Hernanitik
22:00 Algortan poteoa egiteko aukera

Prezioak:

Helduak. Busa + ohiko sagardotegi menua = 54€
Helduak. Busa + menu begetarianoa = 49€
Umeak. Busa + umeen menua = 28€