Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Gazte eta helduentzako talde honetan mahai-jolasetan eta rol-jokoetan aritzeko geratzen gara. Interesa baduzu, idatziguzu! Aldai patronatuan elkartuko gara zapatu honetan, 18:00etan. Etortzeko asmoa baduzu, esaiguzu, jolasteko aukera ziurtatzeko.

Izena emateko: 722 789 302 (Rozio).


Pandemic Asmodee argitaletxearen mahai-jokoa da. Bertan, gaixotasunak kontrolatzeko talde bateko kide izango gara, eta mundu osoa erasotzen duten 4 gaixotasun beldurgarri kontrolatzeko eta amaitzeko borrokatuko dugu elkarrekin. Jolas kooperatibo honetan, herrialdeen artean bidaiatu behar dugu, gaixotasun bakoitzari buruzko informazioa pilatu gaixotasunak desagerrarazteko, baina, batez ere, kutsatzeen kurba murriztuko duten 4 sendabideak aurkitu beharko ditugu. Beranduegi izan baino lehen lortu beharko dugu hori…

Go to Top