Negua atzean utzi nahi dugu, eta udaberrirako planak egiten hasi gara,  bizikletak prestatu eta animatu gurekin maiatzeko lehen asteburuan, Cidacos bide berdea egitera baikoaz, gazte, ume eta helduok batera, asteburu-ederra euskaraz bizitzera.

Argazkia: Carlos Perez-Aradros Herce (CC BY-SA 2.0)

BIZIKLETA-ASTEBURUA

Bizikletazaleok gure asteburua prestatzen ari gara maiatzaren 5etik 7ra Cidacoseko bide berdean ibiltzera joateko. Arnedilloko ur termaletan ere plisti-plasta egingo dugu. Ume, gazte zein helduentzako plan berezituak egongo dira, asko ibiltzen direnentzat kañeroagoak, eta gutxi ibiltzen garenontzat lasaiagoak.

Kotxe partikularretan joango gara eta bizikletak eramateko furgoneta alokatuko dugu. Munillako Aterpetxean 2 gau pasako ditugu afariak eta gosariak barne.

Helduek: 44 €
30 urte arteko gazte eta umeek: 40 €
Prezioaren barruan: bi gau, bi afari, bi gosari eta bizikleten garraioa.

Eraman beharrekoak: bizikleta, lo-zakua, toalla eta larunbateko zein igandeko bazkariak.

Fadurako parkinean geratuko gara, ostiralean, 19:00etan.

Izena emateko: 722 789 302 (Rozio) edo sendigetxo@gmail.com. Behin guri esanda etorriko zarela, ordainketa transferentzia zein Bizum bidez egin daiteke:

– Transferentzia bidez Laboral Kutxako EGIZUren zenbakira ES20 3035 0067 66 0670062588. Izen-abizenak adierazi, mesedez.

– BIZUM bidez DOHAINTZA Egizuri (04438 kodea). BIZUM aplikazioan EMAN sakatu eta elkartearen izena idatzi dohaintza egiteko, Egizu Getxo Euskaldun. Norbaitek BIZUM bidez ordainketa egiteko arazorik balu, esan, mesedez.