Maiatzaren 8an, astelehena, Maus eleberri grafiko autobiografikoa landuko dugu aurtengo Irakurle Kluba “euskara errazean” taldearen bigarren saioan, Azebarri Kultur Elkartean. B2 mailarako egokia den irakurgaia.
Art Spiegelman (jaiotzez suediarra den komikigile estatubatuarra, 1948): Bertan, bi istorio paralelo kontatzen ditu: Alde batetik, gaur egungo harremana Art komikigilea eta Vladek haren aitaren artekoa, eta bestetik (ildo nagusia) aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoa, nondik eta bizirik atera baitzen.
Liburuaren orijinaltasuna pertsonaien irudikatzean datza, multzoka sailkatzen baititu arraza edo naziotasuna kontuan hartuta, eta horren arabera animalia talde batean edo bestean marrazten ditu: Juduak saguak dira (“maus” alemanieraz), alemaniarrak katuak, poloniarrak txerriak, frantziarrak igelak, britainiarrrak arrainak, estatubatuarrak txakurrak eta abar.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoari jarraipena emango diogu maiatzaren 8an, astelehenean.
Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, astelehenetan, elkartuko gara Algortako Gaztelekuan (*maiatzeko saioa Azebarrin) eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.
Villamonteko liburutegian eskuragarri izango duzue laster maiatzerako irakurriko dugun liburua. Taldean parte hartzeko leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba