Abenduaren 18an, larunbatean, egingo dugu gure hurrengo bizikleta-irteera, Mugaz gaindi izenarekin Bizkaia eta Kantabrian 56 kilometroko ibilbidea egingo dugu. Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (644 277 155, egizugetxo@gmail.com).
Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. 40 eta 60 kilometro arteko ibilbideak izaten dira, apur bat ibiltzeko ohitura dutenentzat. Euskaraz bizi eta goza!