Euskal(e)gintza gaur: arazo zaharrak erantzun berriak
Hiru berbaldi, euskalgintzak gaur duen erronkei buruz. Baina ohikoak ez. Erantzun berriak aurkitu nahi ditugu. Solasaldiak izango dira, denon ikuspuntuak eta kezkak plazaratzeko. Elkarrizketa sustatu gura dugu parte hartuko dutenekin, iritzi eta ikuspuntuak kontrastatzeko. Ahalik eta etxeko girorik etxekoiena bilatzen dugu. Arazo zaharrak erantzun berriak. Hitzaldi sorta honen gidariak Txerra Rodriguez Gomez, Jone Goirigolzarri Garaizar eta June Telletxea Franco izango dira.
Urriak 21, 18:30, SOZIOLINGUISTIKA ETA EUSKALGINTZA, Paul Bilbao Sarria (Kontseilua), Belen Uranga Arakistain eta Beñat Garaio Mendizabal (Soziolinguistika Klusterra).
Azaroak 18, 18:30, INTERSEKZIONALITATEA-DEKOLONITATEA ETA EUSKALGINTZA. Hizlariak: Saioa Iraola Urkiola (Bilgune Feminista) eta Onintza Odriozola Irizar (EHU).
Abenduak 16, 18:30, EKONOMIA SOZIALA ETA EUSKALGINTZA. Hizlariak: Beñat Irasuegi Ibarra (Talaios Koop.) eta Onintza Irureta Azkune (Argia).
Aforo mugatua, izena emateko: https: labur.eus/euskalegintza
Non: Azebarri kultur elkartean, Euskal Herria 14, Algorta