Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Azaroaren 13an, larunbatean, egingo dugu gure hurrengo bizikleta-irteera, Burdinmendi bide berdean ibiliko gara. Animatuz gero, talde irekia da gurea, idatziguzu (644 277 155, egizugetxo@gmail.com).

Taldeko posta-zerrendako mezuak zein whatsappak (whatsapp taldean parte hartu gura baduzu idatziguzu) jaso gura badituzu, guri esan. 40 eta 60 kilometro arteko ibilbideak izaten dira, apur bat ibiltzeko ohitura dutenentzat. Euskaraz bizi eta goza!

Burdinmendi bide berdearen zati bat: Gallarta ā€“ Artzentales, hain zuzen ere. 30 km dira (gehiena laua) eta erdibidean jatetxe/taberna bat dago. Hasierakoa, Gallarta ā€“ Muskiz, askotan erabiltzen dugun bidegorria da, eta Muskizen pista hasten da. Polita eta gomendagarria benetan, natura eta harrobiz inguratuta. Gauza da agian luzeegia dela joan-etorria egiteko.

Aukerak:/

– Joan-etorria egitea. Portu ā€“ Artzentales ā€“ Portu 70km dira. Errazak, baina kilometroak badira. Horri Getxo-Portu-Getxo (12km) edo Bilbo-Portu-Bilbo (24km) gehitu behar zaio.

– Bide berdearen erdia egitea. Portu ā€“ Galdames ā€“ Portu 40km dira eta Galdamesen pintxoa hartzeko taberna daukagu.

– Bukaera arte egin eta hortik Zallara (9km). Zallan bi aukera:

o Zorrotzara errepide-bidegorritik. 20km dira eta Zorrotzatik bakoitza berera (Getxo-Bilbo).

o Trena hartu bueltatzeko. Trena ia orduro. Bide berdea TraslaviƱan dagoen tren geltokian bukatzen/hasten da (Santander ā€“ Bilbo trenbidea). Gauza da bertatik tren gutxi pasatzen direla (eguerdi aldera arratsaldeko 16-etan bakarrik), baina 9km-ra Zalla dago (gehiena aldapa behera) eta bertan aukera zeozer jateko eta Bilborako trena hartzeko.

Xabik Bilbo ā€“ TraslaviƱa (Artzentales) egin zuen (46km 2 ordu eta 40 minututan) eta beranduegi egin zitzaionez, Zallara joan zen, bertan bazkaldu eta trena Bilbora.

Denbora dago erabakitzeko, beraz bakoitzak hautatu dezala bere aukera (edo besteren bat). Eguraldi ona egiten badu eta denbora muga ez bada, buelta luzea lasai egin daiteke, baina etxean bazkaltzeko (ohiko plana, hau da, 14 ā€“ 15etan etxean bueltan) etapa murriztu behar da.

Hemen irakurri dezakezue informazioa Bide Berde honetaz euskeraz:

http://burdinmendi.enkarterrialde.eus/?q=eu/node/38

 

Go to Top