Datorren azaroaren 20an Bizilagunak 2022 ospatuko da Getxoko etxe, txoko, egongela eta beste hainbat tokitan. Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak, beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak sortzeko aukera bat da, gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.
Zer da Bizilagunak? Getxon bizi diren familiak harremanetan jartzea, binaka, bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak da helburua. Hau da, Getxon bizi den familia batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da.
Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Familia diogunean, elkarbizitzaz ari gara, hitzaren zentzurik zabalenean. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue.
Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia.
Hau guztia jakinda, parte hartzea gustatuko litzaizueke?
Familia, talde edota dinamizatzaile izena emateko formularioa behean duzue. Anima zaitezte eta lagundu informazioa zabaltzen!
Zalantzarik edo iradokizunik baduzue: 622433085 Aitziber