Negurako SENDIk antolatuko dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu.
2023an guraso eta hezitzaileentzako HAZIBIDEAK hitzaldi-zikloei hasiera emando diogu, Getxoko Udalarekin elkarlanean. Oraingoan Amelia Barquin hurbilduko da gurera gai hau jorratzeko:
“Denontzako eskola. Kulturartekotasuna, euskara eta bizikidetza”. Zein ekarpen egiten diote ikastetxe inklusiboek gizarteari?
Denok etortzera eta parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Amelia BarquÃn Filologia Hispanikoan doktorea eta HUHEZIn lan egiten du (Mondragon Unibertsitatea) Hezkuntza Zientzien Fakultateko Kulturarteko Hezkuntzako irakaslea. Fakultateko ELEA taldeko koordinatzailea da. Talde honen helburu nagusia herritarren hezkuntza da. Honako arlo hauek, besteak beste, interesatzen zaizkio: kulturarteko hezkuntza, generoa eta hizkuntza ez sexista. Gai horiei buruz idazten du, eta klaseak, ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu.
Nori zuzendua: Gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.
Hizkuntza: Euskaraz. Gaztelaniara aldi bereko itzulpena eskainiko da Telegram aplikazioaren bidez.
Urtarrilak 19, osteguna, 17:30ean, Romo Eskolan.Â
Aforo mugatua, izena emateko: https://labur.eus/hazibideakkulturartekohezkuntzaetaeuskara
Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.
Hemen duzue Ameliak idatzitako zenbait artikuluen erreferentzia:
- Euskara, generoa, klasea eta jatorria eskolan. Zenbait gogoeta. (2017, Jakin 221-222)
- Kulturarteko Hezkuntza unibertsitatean: “Immigrazioaren fenomenoa eta egokitze-prozesua” Sekuentzia Didaktikoa (2012, IKASTARIA)[6]
- https://www.berria.eus/paperekoa/2017/002/001/2022-02-19/ikasle-etorkinak-eta-eskola-elkarrekin-hazten.htm
- https://www.berria.eus/paperekoa/1941/003/002/2022-12-03/euskara-immigrazioa-eskola-gizartea.htm
- https://goiena.eus/eskoriatza/1669995724460-hezkuntza-euskara-eta-kulturartekotasuna-izan-dituzte-aztergai-huhezinezin