Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Negu honetan SENDIk antolatuko dituen zenbait ekimenen berri eman nahi dizuegu, eta, bide batez, parte hartzera animatu.

Pornografia eta informazio iturrien garrantzia. Sexualitatearen eraikitzean eragina duten espazioak eta faktoreak. Teknologia berriak eta Interneta gure bizitzetara heldu ziren unetik, gure ohitura eta egunerokotasunek aldaketa bortitza bizi izan zuten. Pertsonon bizitzetako aspektu desberdin askotan aldaketak eman dira teknologiaren eraginaren ondorioz, baina egokitzapen gehien sufritu dituen alderdietako bat sexualitatearena izan da, gure testuinguru afektibo sexuala guztiz baldintzatuz.

Pornografiaren kontsumo aldaketak, batez ere, kontsumo hasiera goiztiarra eta euskarri digitala direla eta, ondorio larri asko sortu ditu, baina ez kontsumo beragatik, baizik eta kontsumo hori genero ikuspegitik guztiz baldintzatua dagoelako eta era oso inkontziente batean egiten delako. Emokiren eskutik hitzaldi-soladaldi honen bitartez, hauxe landuko dugu: sexualitatea eraikitzean eragina duten espazioak eta faktoreak; maskulinitatea eta feminitatearen eraikitzean eragina duten genero estereotipoak; identitate, orientazio eta aniztasuna; pornografia vs erotikaren eraikitzea; komunikazioa, akordioak eta errespetua.

EMOKI ELKARTEA: Bizitza afektibo-sexual osasuntsu eta kontzientea edukitzeko, kudeaketa emozional egokia izateko edota teknologia berrien erabilera osasuntsua sustatzeko formakuntzak, aholkularitza zerbitzua, sentsibilizazio kanpainak eta baliabide didaktikoak eskaintzen duen elkartea da.

Nori zuzendua: gurasoei, hezitzaileei eta hezkuntzan interesa duen edonori.

Aforo mugatua, izena emateko: labur.eus/HAZIBIDEAKsexualitatea

Hitzaldia doan da eta haurtzaindegi-zerbitzua egongo da baina aldez aurretik izena eman behar da, hurrengo formularioa betez edo 622 433 085 telefonora deituz.

Go to Top