Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmo berria dugu Irakurle kluba (euskara errazean). Hilean behin, ostegunetan, elkartuko gara Algortan, eta bertan irakurrita ekarriko dugun liburuaren inguruan gure iritziak, hausnarketak, ulertu ez ditugun kontuak elkarbanatuko ditugu.

Euskaltegian ikasten bazabiltza edota euskalduna bazara baina euskarazko liburuak irakurtzeko ohiturarik ez, eta berriro ere euskaraz irakurri nahiko bazenu, hauxe da zure lekua.

Karmele Jaioren, Amaren eskuak liburuarekin emango diogu hasiera Irakurle Kluba “euskara errazean” deituriko talde berri honi.

Villamonteko liburutegian dagoeneko eskuragarri duzue bai apirilerako irakurriko dugun liburua zein hurrengo hilabeteetakoak. Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira, beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea : labur.eus/irakurlekluba

Kritiken Hemeroteka

Zuri-beltzez. Iratxe Retolaza / Berria, 2006-04-04

Amaren eskuak. M. Egimendi / Aizu!, 2006-04

Bizitzako borroka. Iñigo Roque / Gara, 2006-03-18

Go to Top