Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Fernando Reyrekin elkartuko gara Nanni Balestrini (1935-2019) italiar idazlearen lan ikonikoaz berba egiteko.
Saioa Azebarri kultura elkartean izango da, eta online ere jarraitzeko aukera duzue. Bietarako izena ematea beharrezkoa izango da.

Hedabideetatik hartua:

«Arnasa hartzeko aukerarik gabe, greba orokorren erritmora jarriko gaitu eleberriak. Hala, bada, egin dezake ispilu-jokorik egungo egoerarekin ere, bizi dugun baretasun ezegonkorrari kontrajarririk, etorkizunerako zenbait abisu luzatzen baitizkigu. Eta ororen gainetik: batasuna, berdintasuna eta borroka»

Irati Majuelo, BERRIA

Arratsean saioan Fernando Rey itzultzaileari elkarrizketa.

Arantxa Iturbe, EUSKADI IRRATIA

«Maiatzean hil zen Nanni Balestrini (1935-2019) italiar idazlea, hil aurreko azken asteetan bere lan ezagunena euskaratzeko eskubideak sinatu ondoren. Orain, Iruñeko Katakrak etxeak argitara eman du Den-dena nahi dugu, Balestrinik Vogliamo tutto bezala karrikaratu zuena 1971an, Italiako masa-langilearen historia bilakatu zedin esperoan»

Ion Stegmeier, DIARIO DE NAVARRA

Go to Top