Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

“Dakota eraikinean” izango dugu berbagai Esti Vivanco idazlearekin, A2 mailarako egokia den irakurgai honen harira elkartuko gara Romoko kultur etxean goizez eta Fadurako areto nagusian arratsaldez. Bi hitzordu, beraz, martxoaren 9an: 10:00etan Romo RKEko areto nagusian eta arratsaldeko 17:30ean Algortako Fadurako areto nagusian.  Izena ematea beheko formularioan egin dezakezu.

Goizez, Romoko RKEko areto nagusian, 10:00etan.
Arratsaldez, Fadurako areto nagusian, 17:30ean.

Deiene Aketxetak New Yorkeko Guggenheim museoan lan-praktikak egiteko gonbite-mezua jaso du. Birritan pentsatu gabe, mezuari baietz erantzun dio. Baina gau horretan bertan, loak hartu ezinik ibili da. Erabaki ona hartu ote du? Ethan Whitefeather Guggenheimeko lan-harremanen arduraduna ezagutzean, gorputzaldi txarra berrituko zaio. Gainera, Markus bekadun-kidea Dakota eraikinari buruzko lana egiten ari da, eta Deienek eraikin enigmatikoaren misterioan sartuta ikusiko du bere burua.


Go to Top