Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetatik aurrerakoentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Helduek ere euskaraz berba egin behar dute.
Martxoaren 3an irten (ostirala, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 5ean buelta (igandea, 21:00 ak aldera). Aurre izena emateko, formularioa bete, guri idatzi edo deitu: 622 433 085 / sendigetxo@gmail.com
Asteburu-pasa honek bi helburu nagusi ditu: euskaraz lagun artean zein familia giroan bizi eta gozatzea eta horren ohikoa ez den iraupen-eskia egiten ikastea begirale euskaldunekin (urtero joaten zaretenontzat kirol horretan sakontzea). Egonaldia Jakan izango da, Oroel hotelean, eta pistak Somport estaziokoak izango dira.
Prezioak :
Helduak 180€ / 150€ Berbalagun, Egizuko taldeetako eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek.
Ama edota aitarekin doan lehen umeak 150€ / 120€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan bigarren umeak 110€ / 90€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Ama edota aitarekin doan hirugarren umeak 76€ / 60€ (bazkideek eta gurasolagunen seme-alabek).
Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Lau izarreko Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, 2 egunen forfaitak, 2 orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Behar ditugun datuak: izena eta bi abizenak, kontakturako telefonoa, posta elektronikoa, umeen kasuan adina, NAN zenbakiak eta altuera eta oinaren neurria.
Edozein zalantza baduzue, hemen gaituzue: 622 433 085 eta sendigetxo@gmail.com. Lekua duzuela baieztatzen dizugunean diru sarrera egiteko: Bizum bidez, eman sakatu eta elkartearen izena jarri, Egizu.
Izena emateko: Bete hurrengo formularioa https://labur.eus/ESKIASTEBURUA23, idatzi egizugetxo@gmail.com helbidera edo deitu 622 433 085.