Maiatzaren 7an, asteartea, Persepolis (B2) Marjane Satrapiren eleberri grafikoa landuko dugu KLUBA “euskara errazean” taldearen saioan. Irene Arrarats itzultzaileak euskarara ekarri berria.B2 mailarako egokia den irakurgaia dugu. Izena ematea beheko formularioan egin dezakezue edota esteka honetan.
Lizar Begoña idazleak gidatutako egitasmoarekin udaberrian zehar jarraituko dugu.
Maiatzak 7, asteartea, Villamonteko kultur etxean, 19:30- 21:00.
Persepolis-ek Irango iraultza islamikoa kontatzen digu neskatila baten ikuspegitik, bere familian eta herrialdean gertatzen diren aldaketa handiei harrituta begiratzen baitie, berak zapia eramaten ikasi behar duen bitartean. Guztiz pertsonala eta sakonki politikoa, Marjane Satrapiren kontakizun autobiografikoak trebeki aztertzen du zer esan nahi duen gerra eta zapalketa giro batean hazteak.