Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

BADATOR MINTZA EGUNA 2024!!

Euskal Herriko mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako derrigorrezko zita da Mintza Eguna. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskaraz praktikatzen eta trebatzen jarraitzeko aukera paregabea da asteroko errutinatik kanpo, jende berriarekin eta leku berri batean.

Aurtengo Mintza Eguna hurrengo apirilaren 28an
ospatuko da Erandion
Berbots Erandion Euskaraz eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta.
Beste urte batzuetan baino lehentxoago iritsi da aurtengo hitzordua, izan ere, Berbotsek duela 30 urte berreskuratutako Kanpomartxo jaiarekin bat egingo dugu eguerditik aurrera.

Egitarau borobila, giro ederra, musika, dantza…baita sarean parte hartzeko aukera ere! Behean aurkituko duzu jakin beharreko informazio guztia, autobusak, menuak, ordutegiak…

 

 

Mintza komunitatearekin bat egin, zatoz Mintza Egunera!!

PREZIOAK

Helduak:

  • Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa: 0€
  • Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa + bazkaria: 15€
  • Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa + bazkaria + autobusa: 35€

Haurrak (3-12 urte):

  • Hamaiketakoa: 0€
  • Hamaiketakoa + bazkaria: 10€

BAZKARIRAKO MENU AUKERAK

Menuetan barne sartzen da: Ogia (glutenik gabekoa menu zeliakoan), ura, kriantza, kafea, esnea eta infusioak helduen kasuan eta ogia (glutenik gabekoa menu zeliakoan) eta ura haurren kasuan.

https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintza-eguna-2024-modu-birtualean-mintzodromoa-eta-esker-emate-ekitaldia/

https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintza-eguna-2024-modu-presentzialean-apirilaren-28an-erandiora-joango-naiz/

 

 

 

Informazio gehiago:    https://mintzalaguna.topagunea.eus/mintza-eguna/

Go to Top