Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Pasa den irailaren 22an abiatu genuen aurtengo berbalagunen kanpaina Euskal Herriko hainbat txokotan, eta MintzaPoza tonbolaren bidez kalean ezagutarazten ari gara Mintzapraktika egitasmoa herriz herri. Getxoren txanda heldu da eta urriaren 7an Romon eta 8an Algortan izango gara, sariak irabazteko prest zaude?

MintzaPoza tonbolan parte hartzeko mintzagrama duen orria emango dizugu doan, mintzagrama osatuta hitz sekretua osatzen duzunean Mintza Tonbolan parte hartzeko txartel bat eskuratuko duzu.

Sariak: Nekatur bonua (2 gauetako egonaldia), telazko poltsak, bolalumak, katiluak, termoak eta kuadernoak.

Gerturatu mintzapraktika egitasmoak ezagutzera eta animatu MintzaPoza praktikatzera, ez zaizu damutuko, MintzaPoza praktikatuz beti irabazten duzu eta!

Go to Top