Berbalagunean izena emateko aukera dago jadanik! Urrian zehar izena eman dezakezu eta azaroko lehenengo astean zure taldekideak ezagutuko dituzu.
MintzaPoza praktikatu! Egin zaitez Berbalagun !
Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko.
Mintzapraktika lasai egiteko aukera izateko 4-5 laguneko taldeak osatu ohi ditugu, astero ordubetez elkartzeko konpromisoa hartuz zure mingaina dantzan jarriko duzu.
Aurrez-aurreko topaketez gain, beste aukera batzuk ere eskeiniko ditugu aurten. Esaterako, onlineko mintzapraktika taldeak edota berbapaseoak (paseatu bitartean euskaraz egiteko talde txikia) Info 619935541-Garazi
Eta Gurasolaguna ere martxan jarriko dugu!
Gurasolaguna ! Bizi zaitez MintzaPozez. Euskaraz berba egiteko ohitura duen gurasoa bazara edota mintzapraktika egin nahi duena, hauxe zure aukera!
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen berbalagunaren aldaera da gurasolaguna, Gurasoon artean talde txikietan elkartuko gara, astean behin, ordubetez. Parkean, leku babestu batean… euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak bilduz. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta. Info 622433085-Aitziber
Eman izena beheko formularioa betez eta … MintzaPoza praktikatu!
[…] den irailaren 22an abiatu genuen aurtengo berbalagunen kanpaina Euskal Herriko hainbat txokotan, eta MintzaPoza tonbolaren bidez kalean ezagutarazten ari gara […]