Idaztea gustuko dugu eta horregatik aurten ere martxan jarriko dugu  Uribe Kostako idaZaleen txokoa.
Urriaren 6an emango diogu hasiera ikasturte berri honi 😉 Animatu zeu ere!  Atea zabalik duzu gurera etortzeko;)

Garazi Basterretxea izango dugu bidelari, idazten hasteko bultzadatxo hori emanez.

Beldurra, lotsa eta ezjakintasunari aurre egiteko balioko digu tailer honek eta gainera sormena garatuko dugu euskaraz.

Hilabete erdiko asteazkenetan elkartuko gara, Algortako Villamonte Kultur Etxean, 19:15 tatik 21:15etara.

Aurtengo egoera dela eta *leku mugatuak izango dira.
Beraz, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta baieztapena jasotzea.

Informazio gehiago: 619 935 541 (Maite) / egizugetxo@gmail.com

Doan. Egizu Getxo Euskaldun elkarteak antolatuta Irakurzaleen txokoko kideekin batera.