Karmele Mitxelena Etxebeste idazlearekin “Haragizko mamuak” ipuin-bildumaz berba egiteko Villamonte Kultur Etxean elkartuko gara apirilaren 25ean, arratsaldeko 19:30ean. Izena ematea beharrezkoa izango da : labur.eus/irakurzaleak
“Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen norbait, etxeko jaun-andreen gustuak bete behar dituen neskame etorkina, ama izatea lortzeko gorriak ikusteko prest dagoen emakume ez haiz gaztea? Hezur-haragizkoak dira istorio hauetako pertsonaiak, ukigarriak haien arazoak, zinezkoak haien minak. Baina, aldi berean, badute mamuzko zerbait ere, alderdi ezkutu, lauso, atzemanezin bat. Gizon-emakumen asegaiztasunaz, ezagutzen ez dugunaren ikaraz edo ondoegi ezagutzen dugunaren beldurraz hitz egiten digu Karmele Mixelenak, prosa dotore eta malgu, eder bezain adierazkorraz, Donostia Hiria saria irabazi duen ipuin-bilduma honetan.”