Datorren maiatzaren 10ean, Getxon, Txoborro Magoaren ikuskizuna izango dugu. Txoborrok nagusientzako magia ikuskizun itzela prestatu du gurean egiteko. Esku-joko arinekin kartak bat-batean agertu eta desagertuko dira. Adi ibili beharko gara detailerik ez galtzeko.

Beraz, badakizue, datorren maiatzaren 10ean 3 saio izango ditugu:

Goizez: 9:15/11:00 Areetako Elkartegian

Arratsaldez: 17:00 Nagusien Etxean

3 Saioak dohainik izango dira. Anima zaitezte!