UKITX: Beruna Patrikan

Atzo, apirilaren 27an, Julen Gabiria izan genuen Uribe Kostako Irakurzaleen TXokoan. Ander Izagirrek idatzitako Beruna Patrikan liburuaren itzultzailea da Julen.

Txirrindularitzaz, bizikletaz, txirringaz eta bizikleteroez aritu ginen luze Getxoko Udal Liburutegiko lagunek antolatutako Liburu Azokako karpan. Batzuk txikitako oroitzapenak geugaz konpartitu eta 50eko hamarkada osoa errepasatu genuen Tour-a irabazi zutenen txirrindularien zerrenda osatuz.

Eskerrik asko Julen gurera etortzeagatik eta mila esker ere Getxoko Udal liburutegiko lagunei eta gurera hurbildu zineten guztiei!
UKITX: Beruna Patrikan

Hurrengo solasaldia:

  • Jasone Osoro “12etan bermuta” maiatzak 25, osteguna, 19:30ean, Algortako Villamonte Kultur Etxean.