Zapatu goizetik domeka arratsaldera, gora eta behera, zenbat kilometro egin ditugu elkarrekin? Mendizaleon urteroko asteburu pasa, urrun dauden mendiak ezagutu nahi, egunean joan eta etorri egin gura ez. Gainera gaua nonbait pasatzeak emozio gehiago dakar.
. . . .

Goizean betiko moduan parkinean elkartu, motxilak barrura eta bidera. Orbaitzeta, bertako armen fabrika, Urkuluko larreak, behiak eta zaldiak, hortik behera mendi bidean ikusitako haran eder hura, Ezterenzubi zeharkatu eta Donibane Garazirako bidea. Espainiako atea, kalexkak eta zubiak, diseinuzko sagardotegian gure neskak kantari. Ezterenzubiko aterpetxean pelikulekin pikeak eta barreak, Pizio & Memento, oihuka batzuk besteak lo ezin eginda. Goizeko komunionea elizan, Isturitzeko koben esperientzia, naturak oparitzen diguna, Hazparneko Elizagarai auzoko jatetxe xarmanta, arrastiko dantzaldia Pausun. Datorren urtea izateko irrikitan jada. Onena, betiko moduan, giroa, errepika dadila!

. . . .

. . . .

. . . .

. . . .
Argazki albuma ikusteko hementxe: http://www.flickr.com/photos/egizu/sets/72157594143800567/

Denon argazkiak izango ditugunean elkarrekin ikusteko geratuko gara arratsalde batean, cd-an denak grabatuta eramango dituzue etxera. Abisatuko dizuet eguna, ordua eta lekua. Oso ondo segi!