Ekainean hamaika kontu ditugu egiteko:
Ekainaren 7an ipuin kontaketa musikatua
Erandioko Berbots euskara elkartekoon gonbidapena gaurko, Altzagako posta zaharrean Koldo Amestoy eta Pantxix Bidartek "Zubiak" aurkeztuko dute arrastiko 20:00etan.
Ekainaren 8an munduaren berri saioa
Laos bizikletaz: Ho Chi Min ibilbidearen bideoa ikusteko elkartuko gara Denis Mitxelena eta Eneko Tejada bidaiazaleekin. Hiru saio: 8:45, 10:45 eta 16:45ean elkartuko gara Erromoko eliza atzeko eraikinean, BBK haurtzaindegia dagoen horretan.
Ekainaren 10ean AEKeguna Larrabetzun
Ekainaren 16an Berbalagunon kurtso amaierako LUNTXA + Balkoitik balkoira
Aurten berbalaguna taldeetan, pala taldean eta mendi taldean ibili garenok elkartuko gara Aldai patronatuan 20:30etan. Nafarroako asteburuko argazkiak ikusiko ditugu. Jatekoa norberak ekarri behar du, edariak EGIZUren kontu. Etorriko zaren, abisatu! 22:00ak aldera portu zaharrera jaitsiko gara, ez dugulako galdu nahi Balkoitik balkoira bertso saioa. Aurten Xabi Paya eta Andoni Egaña, gai jartzailerik gabe, balkoian zeon kalean arituko dira.
Ekainaren 17an Berbalagunon Mendi taldekook ERNIOra
Egun pasa egingo dugu Gipuzkoara, 8:30etan Algortatik aterata… altxatzen garenok joango gara betiko martxan. Bazkaria etxetik eramango dugu. Honetarako ere abisatu etorriko zaren, kotxe kopurua kalkulatzeko.
Ekainaren 23an San Juan Sua
San nikolas plazan, arrastian, urtero antolatzen dugun sua.
Ekainaren 24 & 25ean BIZIKLETA ASTEBURUA
Vasco Navarro trenbidearen ibilbidea egingo dugu. Getxotik Leintz Gatzagara autobusez, handik Gasteizera, katedrala bisitatu, eta Apellanizera. Birgala Nagusiko pentsioan gaua pasatu, hurrengo egunean bidean Antoñana bisitatu eta Lizarraraino. Domeka arratsaldean autobusa joango da gure bila. Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 16ra arte, 45 € ingresatu behar dira EGIZUren kontu korrontean (Euskadiko Kutxa 3035 0067 6706 7004 9987). Prezioaren barne: autobusa, afaria, pentsioa eta gosaria.
PREST dena egiteko?
Leave A Comment