Urriaren 27an, zapatuan, ikasturte honetako lehenengo zita dugu Berbalagunok mendira joateko. Algortako Telletxe plazako parkinean 8:30etan geratu eta betiko moduan kotxeetan joango gara. Handik Orozkora, Ibarra, Urigoitiko bidea, Usabel eta Belaustegiko aparkalekuraino iritsiko gara. Oinez egitekoa hauxe: Belaustegi(670m) – Austigarmin(1.020m) [35'] – Ipergorta(1.235m) [20'] – Gorosteta(1.261) [20'] – Kargaleku(1.115m) [20'] – elurzuloa [25'] – Belaustegi(670m) [40']. Mendien inguruan informazio eta argazki gehiago ikusteko web gune hau oso egokia da.
Mendira joateko irrikaz geunden eta zerrenda prestatu dugu, ez da inondik inora behin betikoa. Gida bat, hemendik aurrera hilean behin egitekoa markatzeko. Betiko moduan ekarpenetara zabalik dago.
Hauxe proposatzen duguna:
Urriaren 27an Gorosteta
Azaroaren 17an Zumaia-Deba
Abenduaren 15ean Erlo
Urtarrilaren 19an Toloño
Otsailaren 16an Aratz
Apirilaren 19an Tologorri
Maiatzaren 17an Kolitza
Gorostetarako ibilbidea Josuk proposatu du eta gidatuko du, animatu zeuk ere proposatzera!
Madrugatu behar orduan! :-‘(
bai, goiz altxatu eta parkinean elkartuko gara. zuk eramango duzu kotxea?
Bale.
Ibilbide ez du ematen gogorra denik, ezta? Camara berria eramateko ala ez. Eske da astuna ta handia.
PD: Eguraldi ona iragarri dute 😀