2007ko azilaren 17an Zumaiatik Debaraino egindako bidaiaren sasi-kronika

Bidaiarako geunkan gidariak, goizeko hamar eta erdien inguruan edo, ziztu bizian atera ginduzan Zumaiatik.

San Telmoko baselizaren ondotik igaro orduko taldea sakabanatzen hasia geunkan.

 

10-36-12

Batzuk aurrera jarraitzen eben bitartean, beste batzuk argazkiak ateratzen ziharduen.

 

10-39-32

 

10-39-38

Bidaiaren hasiera honetan baten batek ez dakit zer kontatu eban Cook kapitain famatuak bere marinelak eskorbutoz gaixotu ez eitezan erabiltzen eban bedar baten ganean.

Kontu horren ostean, igon behar izan genduan lehenengo aldapatxuan, taldea horren sakabanatuta egoan, ez dot uste argazkilarik onena bere, talde osoa argazki baten sartzeko gauza izango zanik.

Horren froga, guztiz ona ez dan 10/46/04 argazkia.

 10-46-04

Bidaia aurrera joian eta une honetan argazki hau atera behar izan neban hurrengo hiru arrazoiakaitik: 1.a, nire buruari argazki bat ateratzearren; 2.a, ni azkenaurrekoaren aurrekoa izanda, bidaiaren argazkilari ofiziala nondik jarraitzen jakun erakusteko (ia inork lortzen dauan bera argazkian aurkitzea) eta 3.a, geroago komentatuko dogunagaz lotuta, bidaian zehar pagotxa franko izan genduala eskuragarri frogatzeko; pagotxa (hirusta gorri, sekula-bedar) edo bere antzeko.

 

 

 

 

11-08-32

Gune honetatik ikuspegi politak ikus eitekezan ia ed
ozein norabidetan; eredu legez ikusi egizue 11/09/04 argazkian agertzen dana:

 

11-09-04

Honainoko bidean, pitzatutako plastikozko hodiekaz eta izotzagaz zer ikusia dauan naturaren bitxikeri artifizial polita ikusteko aukerea izan genduan, baina horrezaz beste baten argazkiek “mintzatu” beharko deuskue

Edozein modutan, taldea une laburrean berrantolatu eta barriro abiatu zan Debarantza.

 

11-11-42

Ibilbidearen zatitxu hau, zorionez, lauagoa zan eta, 11/15/20 argazkian ikusten dan legez, bidaiariok erraz asko igaro eben; igarri barik geroago pairatu behar izango ebezan penak, sokaren mehatxuarena barne; koitaduak.

 

11-15-20

Apur bat aurrerago txangoaren kontua gogortzen hasi zan barriro, 11/30/52 argazkiak ondo erakusten deuskun moduan.

 

11-30-52

Halan da bere, arin heldu gintzazan gidariaren arabera Euskadiko musika talde famatu batek bere disko baten azalaren irudia egiteko aukeratu eban tokira. (taldea eta diskoa zeintzuk ziran zure kontu)

 

11-40-38

Toki horretatik urtetean, geroago igaro beharko ziranakaz konparatu ezkero jostailua zirudian oztopotxua igaroz, Rosak oraindino ez ekian geroago orkatila bihurrituko ebala.

 

11-41-08

 

Betiko moduan, hemen bere, taldeak aurrera eta aurrera egiten eban atzetik argazkilari beharrak egiten ziharduenentzat erruki barik.

 

11-41-24

Taldeari alde haundia aterata bere, ezinezkoa zan taldearen buruan joiazanen arpegiak argazkiratu, zoro batzuk legez hurreratzen jatzuzan eta atzean ixten zinduezan. Halan da bere, taldeko batzuen arpegiak erakusten dauzan argazkiren bat badago.

 

11-53-42

Arpegi horreen artean, urrun, oso urrun, azkenengo tokian, Lehenengo taldearen ordezkari batena bere, ikusi ahal da.

Arpegien itxuraren arabera lasai samar joian taldea une horretan.

Hortik gitxira toki zoragarrira heldu gintzazan; ikusi handik ikusten zanaren eredu batzuk.

12-11-34 

 

 

12-11-42

 

Hurrengo argazkiak
udagoienean natura zein polita izan daitekean eta bere ondotik zein itsu igaro gaitekezan frogatzeko balio dauala uste dot.

 

12-13-10

Izan ere, hor agertzen diran zugatzak ikusteko modukoak dira baina ziur asko hareen ondotik igaro gintzazan artean ia inork ez dau jakingo zer ziran bere begien aurretik igarotako kolore multzo horreek.

Batzutan mendira gimnasio batera joaten garaneko gogo beragaz joaten garala dirudi, gure inguruan dagoana dastatu barik ibili eta ibili ibiltera, ibilteko makina baten gainean legez.

Esate baterako, txango polit hau egin genduanetariko nork ikusi eban pagotxarik edo batanik edo otarik edo inarrarik edo mihilurik edo astalarrik edo endalaharrik edo ahien zuririk edo astamahatsik edo apomahatsik edo atxaparrik edo… edo arkakaratsik edo zuhandorrik edo elorririk edo gorostirik edo… edo, gauza handiago eta praktikoagotara joz, intxaurrondorik edo kerexondorik edo…?

Ba, aipatutako guztia, bidean izan genduan, gure aldamenean. Esate baterako goiko argazkiaren leherketatxu gorria kerexondo bat zan eta, aldiz, leherketa beilegia ezelan ere ezin zan izan kerexondo bat. Leherketa beilegi hori zuhaitz kaletar batena zan, platano batena.

Nork konturatu zan Euskalerrian ia mitikoak diran eta alde guztietatik egozan otalorez?

Egia esan, txangoaren argazkilari ofizialak behintzat, konturatu zan honeetaz, behar bada zertaz konturatu zan jakin barik; eta, baztertu dauzan argazkien artean ez badago, hartu eban argazki batek erakutsi leikigu zelangoak diran otalorak; gitxienez hurrengo argazkian ikusten dana dirudiana bada.


 

12-11-58

Jakina kaletarrok ezin doguz ezagutu landare (eta abere) guztiak, baina mendira joan eta ezer ez ikustea penagarria dala uste dot.

Ganera, gauzak ikusteko gure inguruan egotea nahikoa ez bada bere, ez da gatxa eurak atzemotea. Nork ez leukez idoroko aurreko leherketok hurrengo ikuspegian?

 

12-13-00

Halan da bere, ondo hezitako begiek beti ikusten dabe txarto hezitakoek baino gehiago.

Tira, lar idaztea komenigarria ez danez, hobe dogu sasi-kronikagaz jarraitu.

Txangoaren hurrengo zatia erosoa izan zan, goitik beherakoa, handik lasai asko ibilteko modukoa.

 

12-17-18

Jatsi eta jatsi, azkenean heldu gintzazan itsasora, eta heldu baizen agudo geldialditxu bat egin genduan zeozer ahoratzeko.

 

13-09-16

Nire ondoan egozanak Idiazabalgo gaztaia irasagar konfituragaz, Frantziako txokolatea eta holango mokautxu finak bere, barruratu ebezan, piraguista baten ganean ondo ez esaka ziharduen bitartean.

Honen ostean gidari gupidagabeak bidaia itsaso aldetik egitea hobe genduala esan euskun, holan, kordel bat bitarteko, arin helduko gintzazalako lehengo trenbide zaharrera eta handik ia ia Debaraino.

Erakutsi ere erakutsi euskun hartu beharreko bidea, 13/10/14 argazkian agertzen dan lurmusturra.

 

13-10-14

Puntu honetan, argazki barriak ateratzeko zaharren artean zeintzuk ezabatu ahal nebazan bilatzen honaino jasandako sufrikarioa kontuan hartuta, argazki gehiago ez ateratzea erabagi neban.

Beraz hemendik aurrerako kronika beste baten argazkiekaz egin beharko da eta ni ez naiz hasiko lurmutur hori igaro eta gero jazo ziran nire laprastadaz, sokaz lagundutako eskaladaz, alanbre arantzadunez egindako hesien gainditzea
z, gure argazkilariaren interbentzio probidentzialaz (taldeko azken bi kideontzat), orkatila zaintiratuaz edo horrelako gauzez berba egiten.

INKESTA

Edozein modutan, txangoa zelangoa suertatu zan ikusita hurrengo itaun biak egin geinkez:

1-    Txangoa zelangoa izango zan jakin balebe, bidaiarien arteko nortzuk joango ziran txangora? Ni behintzat ez.

2-    Txangoa nolakoa izan zan ikusi eta gero, nortzuk esango leukie atsegina izan ez zala? Nik ez behintzat.

Beraz zerbait aldatu behar da. Gidariak aldatu behar dauz bere ibilbideak erakargarriagoak izan daitezan? Txangozaleek uxatu behar doguz gure bildurrak naturaz gehiago gozatzeko?

BATEPAKI !


( Batek badaki … baina besteok ez dakigu )

Aspaldidanik GEtxon bizi izan arren

asabak AraKALdokoak eta BusTURIkoak

izan dauzala ahazten ez dauan

Gekalturitxarra

sasi-kronikalaria

2004-11-20