Pasa den zapatuan Berbalagunon mendi taldekoak urrunera ez ginen joan, Algortatik Munitibarrera. Etxe ondoan baina 2 ordu eta erdi behar izan genituen haraino iristeko. Metroa eta autobus bi, loturak, creditransak eta gu dantzan. Eguerdian hasi genuen ibilbidea, Ondamendi taberna-dendako kafearen ostean.

 

Urteko lehen irteera, batzuk herdoilduta bezala geunden, besteek hobeto ekin zioten hondarrezko bideari.

  

Aulestin beroa, fauna eta flora tropikala omen daukate.

Gizaburuagan burdinola zaharrean sartu ginen…

Amoroto eta Mendexan iristeko gogoz egin genuen aurrera.

 

Amaieran itsasora…

  

(Eskerrik asko Olga eta Jabiri)