Udazken koloreak bere edertasunean gozatzeko aukera paregabea dugu asteburu honetan, eta gurekin gozatzeko gonbita luzatu nahi dizuegu EGIZU elkartetik.

Plan bikoitza prestatu dugu larunbat honetarako: Goizean goiz Gorbeiara joango gara mendibuelta egitera eta arratsaldean Zeanurira hurreratuko gara, han Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketako bertso saioa ikusi eta entzutera. Bertan Itsaso Paia eta Arrate Illaro algortarrek parte hartuko dute eta mendian xahutu ez ditugun indarrak beraiek animatzen baliatuko ditugu.

8:30etan jarri dugu hitzordua Telletxeko parkinean, guztiok batera joateko. Aukera egongo da mendira bakarrik joateko bertso saiora joan nahi ez duenarentzat. Kotxeena, betiko moduan, erman dezakeenak abisatu dezala eta moldatuko gara, inor etxean geratu ez dadin. Telefonoz edo emailez abisatu dezakezue etorriko zareten edo ez.

Animatu eta zapatura arte!