8:30ean Telletxeko parkinean geratu ginen logure pixkarekin, baina baita gogo askorekin ere. Azkenean espedizioa Rozio, Lander, Bertso, Mikel, Areceli, Aitor, Isa, David, Izaskun, Irantzu eta Itxasok osatu genuen.

  

10:00etan kotxeak Pagomakurren utzi genituen eta poliki-poliki tontorreraino abiatu ginen. Arrabako zelaietan atseden bat hartu genuen eta handik oso eguraldi ona egiten zuenez beste mendiko tontorrak ikusi ahal izan genituen. Ibilaldian zehar Mikel, gure argazkilari partikularra, beti “galduta” zegoen argazki ederrak ateratzen.

Zelai hauek pasa eta gero gogorrena geratzen zitzaigun: harrizko bidea eta azken aldapa gurutzeraino. Pixkanaka denok igotzea lortu genuen, eta han, gurutze ondoan, aterpe berezi batean hamaiketako hartu genuen.

 

Itzultzean Arrabako aterpean gure saria jaso genuen: bokatak, ardoa, sagardoa… eta dena “txakurtxo” batek lagunduta.
Gure mendi martxa bukatu ondoren batzuk etxera itzuli ziren eta beste batzuk bertsolari txapelketara joan ziren gureak animatzera. Egun konpletoa! Hurrengora arte! Anima zaitez!

  

Kronika hau Itxasok egin du, zorionak eta eskerrik asko, neska!