Getxo Antzoki zaharra botako omen dute aste honetan. Ken Zazpi eta Elaudi taldeekin "Ipar-hegoa" kontzertua antolatu zuten zapatu gauean, "Iparra galdu gabe" jardunaldien barruan. Antolatzaileek sarrerak eman zizkiguten (eskerrik asko) berbalagunen artean zozketatzeko. Bertan egondako Aracelik eta Aitorrek euren argazkiak bidali dizkigute.

Eskerrik asko eurei, eta zorionak Ana eta Izaskuni ere!

ken zazpi getxo antzokian

Jardunaldiak aurrera doaz eta bihar My Jok kolektiboaren txanda izango da. Gazteentzako emanaldi honetatik familientzako beste batera salto batean: Koldo Amestoy ipuin kontalari ezaguna egongo da ostegun honetan, Geroa ikastolako areto nagusian 18:00etan. Azken saio hau SENDIk antolatzen du eta 9 urtetik gorako ume eta euren gurasoentzat da egokia. Igandean izango da mendizaleen txanda: Altxangako itzulia Panpi Olaizolaren eskutik. Azken egunak ere badira "Batek Mila, Euskal Munduak" erakusketa kuxkuxeatzeko.