Getxoko Berbalagunok azken egunotan bi jardueretan parte hartu dugu: Sestao-Getxo bizikleta irteeran eta Saratik irtenda Altxangako itzulian. Lehena Sestao eta Barakaldoko berbalagunek antolatu zuten, bigarrena Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Kultur Erakundeak.
Txirrindulak hartu eta aurreko larunbatean, eguraldi ona lagun, Sestaoko plazatik zubiraino eta handik Sopelaraino joan ginen bizikletaz. Getxon, Josuk azalpen historiko interesgarri batzuk eman zizkigun. Hauxe da kontatu ahal dizuegun guztia, gure ordezkariak Azkorriraino besterik ez ziren joan. Beste bertsioa ezagutu nahi baduzue, egin klik hemen.
Iparra ez galtzeko antolatu berri dituzte jardunaldiak Getxon, eta horietako bat, lehen aldiz, mendi irteera kulturala izan da. Sararino autobusez joan ginen atzo 50 lagun eta bertan Panpi eta Xarlo zeuden gure zain lau orduko ibilbidean zehar gidatzeko. Larrun ondoko Altxanga mendira igo eta bertatik Lapurdi osoa ikusteaz gain harrespilak eta gotorleku bat ere bisitatu genituen. Bazkaria Saran bertan izan genuen, sagardoa, sagar zukua eta Itsasuko euskal pastela EKEren kontu, eskerrik asko antolatzaile guztiei!
“>altxangako gotorlekua from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.
Leave A Comment