Gaur zortzi egin genuen berbalagunen merienda. EGIZU elkartearen aurkezpena eta berbalagun taldeena egin genuen. Algortako Bertso Eskolako gazteak ere etorri zitzaizkigun, ESKERRIK ASKO Maialen, Peio, Inazio eta Imanoli, zuen bertsoek eta animoek indarra emango digute astero-astero elkartzeko. 28 berbalagun eta gurasolagun talde osatu dira, eta 165 lagun ibiliko gara Algorta, Getxo, Areeta eta Romoko taberna, plaza eta frontoietan!

berbalagunen aurkezpen merienda izan zen algortan

 

 

">Imanol Uria bertsolaria berbalagunekin from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.