Azaroa joan da eta hilarekin batera, SENDI jarduerak. 5 ekintza genituen aurreikusita eta 7 egin behar izan ditugu, hain izan baita handia arrakasta: Luisekin musika tresnak egin eta jo genituen Zabalan, Koldo Amestoyren ipuinez gozatu genuen Geroan, Patxurekin kirol jolasak San Nikolasen, Uxuerekin artera hurbildu ginen M.D.Pastorren eta Iñaki eta Xabiri esker pizza mundialak Bidebitarten.

Guztira 230 lagunek hartu dute parte euskarazko tailer hauetan, denok elkarrekin, umeak eta gurasoak. Zorionak!

Eskerrik asko ikastetxe guztietako lagunei, irakasle eta sukaldariei, begiralei eta lagundu diguzuen guztioi. Zuek gabe ezingo genuke SENDI egin, badakizue.

Hurrengo jarduerak otsailean izango dira eta sorpresa bat baino gehiago dugu zuentzat, beraz adi ibili azkar izena emateko!

Argazki eta bideo guztiak ikusteko, hemen bilatu