Urterik urte, zalantza barik, gure tailerrik arrakastatsuena. Izango dira pizza gozoak, izango da Bidebitarte txoko ederra, izango dira Iñaki eta Xabi sukaldariak, izango dira Jose Ramonen pintxo bikainak…ez dakigu, baina kontua da oraingoan ere bi tailer antolatu behar izan ditugula (hainbestek eman dute izena eta!) denen gogoa asetzeko. Guztira, 78 lagunek eman dute izena (43 umek eta 35 gurasok) eta beti bezala, Getxoko pizzarik gozoenak prestatu zituzten.

Mila esker gure bi sukaldariei (Iñaki eta Xabi), Bidebitarte txokoko bazkide den Jose Ramoni, txikienak zaindu zituen Iruneri eta han egon zineten sukaldari txiki eta handiei.

Argazkiak eta bideoak, hemen:

    

 

“>Pizza tailerra from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.