Getxoko Immigrazio eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute urtero jai hau. Karaoke erraldoia prestatzen dute, jendea gonbidatu, entsaioak antolatu, helburua elkar ezagutzea eta ondo pasatzea da. Leku ezberdinetako jendea bizi gara Getxon (Filipinar Irlak, Bolivia, Ekuador, Italia, Txile, Paraguai, Kolonbia, El Salvador, Belgika…), batzuek urte asko daramatzate, beste batzuk gutxiago. Hizkuntza asko egiten dira gurean, nahiz eta gehienok jakin ez. Hizkuntza horiek guztiak kontuan hartuta kantuak aukeratu eta moldatzen dituzte, karaoke moduan kantatzeko.

getxoko euskarashowa

Aurten berbalagun batzuk animatu ziren eta taldea osatu zuten, kanta pare bat prestatu, entsaioetara txintxo-txintxo joan eta lehengo barikuan Algortako Kasinoko taula gainera igo ziren. Txalo bero bat eurei, eta parte hartu zuten guztiei. Biba gure herriko artistak!

“>Ikusi mendizaleak from Egizu Getxo Euskaldun on Vimeo.