Gose eta egarri zineten Getxoko haurrak eta gurasoak, bai horixe! 5 jarduera antolatu genituen otsailean zehar egiteko eta, zuek eskatuta, apirilera arte ibili gara, 5 izan behar ziren horiek 10 izan direlako azkenean. Guztira 295 lagunek hartu duzue parte SENDIren jarduerotan.
Euskaraz disfrutatu dugu elkarrekin inauterietako tostadak nola egiten diren ikasten eta ipuin zoragarriak entzuten, Mari Kontalari eta Mari Pertxentaren eskutik.
Jaka ezagutzeaz gain, Somporten eskiatzen egon ginen, elurraz eta paisaia zoragarriaz inguratuta, giro ezin hobean, umeak, gazteak eta gurasoak.
Euskal Herriko – eta baita Boliviako – kantagintzaren historia ezagutu genuen, eta eztarriak berotu genituen abesten eta musikaz gozatzen genuen bitartean.
Jausten, altxatzen, eta kolperen bat hartzen, baina batez ere patinatzen ikasi edo praktikatu genuen, barrez eta jolasen bidez.
Umeak – eta gurasoak, batik bat – aho zabalik ikusi genituen magia tailerrean. Jarraitzen duzue familiakoen eta lagunen aurrean praktikatzen?
Mila esker: parte hartu duzuen guztioi – amak, aitak eta umeak batez ere – , laguntzaileei, Aizkoari, Itxas-Argia dantza taldekoei eta Ezkarneri, Josu Landetari, Carmen Borinagari, Karmele Miñanbresi, Larrañazubikoei, Ander Ituarteri, San Nikolas Ikastolako lagunei, Tor Magoari, Zabalako lagun guztiei, Laura Lapeyrari, Andresi, eski irakasleei, Antonio eta Elenari, Ainarari, Iruneri eta ahaztu ahal ditugunei ere, eskerrik beroenak, zeuei esker egiten dugulako SENDI.
Orain argazkiez eta bideoez gozatu eta adi egon, maiatzeko jarduerak laster prest egongo dira eta!
En vez de 5, 10
5 eran las actividades que teníamos preparadas para febrero, pero veníais con ganas y han tenido que ser 10, y hasta abril. En total, 295 personas hemos esquiado en Somport, hemos cantado en Larrañazubi con Josu, hemos patinado en San Nikolas con Ander, hemos aprendido a hacer tostadas de carnaval y escuchado cuentos con Aizkoa en Itxas-Argia y hemos aprendido a hacer magia con Tor en Zabala.
Eskerrik asko denoi. ¡A finales de abril recibiréis las actividades de mayo!
Leave A Comment