Korrika 16 gaur dator herrira eta aste osoan ibili gara Korrika ahoan, buruan… baita bihotzean ere. "Bidaia intimoak" dokumentalaren zazpi emanaldi egin ditugu Algortako eta Romoko kultur etxe banatan. 300dik gora lagunek aukera izan dugu Rami, Mixele, Jesus Mari eta Tereixa ezagutzeko. Eta gertu sentitu ditugu. Euren bizipen asko geureak ere badirelako. Eskerrik asko dokumentaleko lau lagunei eta zuei ere, euskaraz bizi nahi dugunon herria eraikitzen jarraituko dugu!